LE LARRASKITO KLUBA: Iñaki Segurola, Oier Etxeberria, Rishin Singh - Maiatzaren 16a / 16 de mayo

Submitted by oieria on La, 05/09/2015 - 18:22
Data: 
Larunbata, Maiatza 16, 2015 - 21:00 -tik 23:30 -ra

LE LARRASKITO KLUBA

IÑAKI SEGUROLAren hitzaldia a capella:
"URA EZ DA DENA, BAINA BAI GEHIENA"
Azpeitiko idazlea.

OIER ETXEBERRIAren kantuak gitarrarekin.
Azpeitiko musikaria eta artista.

RISHIN SINGHen
"NUMBERS DESCENDING"
Kuala Lumpurreko musikaria eta artista.

Maiatzaren 16a, larunbata / Sábado 16 de mayo
21:00. Sarrera / Entrada: 5 €
Le Larraskito Kluba (Errekalde-Larraskitu errepidea 33, 4. pisua. Bilbo)
http://clublelarraskito.tumblr.com/
 

KARTELA: LOREA ALFARO
____________________

​Iñaki Segurola (Azpeitia, 1962) idazlea, hizkuntzalaria, hiztegigilea, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea da. Orotariko Euskal Hiztegia osatzen lan egin du 21 urtez Koldo Mitxelena eta Ibon Sarasolarekin. Hiru saiakera argitaratu ditu; "Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo" (2005), "Nere gorringotik. Irratian esanak eta boteak" (2008) eta "Arrazoia ez dago edukitzerik" (2012), denak Alberdania argitaletxean. Bestalde, hiru urte badira "31 eskutik" blogean idazten duela: http://31eskutik.com/category/inaki-segurola/
 

Iñaki Segurola (Azpeitia, 1962) es escritor, filólogo, elaborador de diccionarios, miembro correspondiente de Euskaltzaindia y traductor. Ha trabajado durante 21 años en la elaboración de Orotariko Euskal Hiztegia con Koldo Mitxelena e Ibon Sarasola. Ha publicado tres ensayos; "Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo" (2005), "Nere gorringotik. Irratian esanak eta boteak" (2008) y "Arrazoia ez dago edukitzerik" (2012), todas en la editorial Alberdania. Desde hace tres años escribe en el blog "31 eskutik": http://31eskutik.com/category/inaki-segurola/
____________________

Oier Etxeberria (Azpeitia, 1974) musikaria eta artista da. Akauzazte eta Amatau TVko kide izan zen, eta bere erakusketen artean nabarmentzekoak dira "Pure Data (Hamar)" ("Bake ituna" proiektuaren barruan, 2013) eta "Lalana" (Montehermoso Kulturunean, 2011). "Periferiak" (2007-2008) eta "Hirugarren Belarria" (2010-2013) proiektuen zuzendarikide izan zen; eta Donostiako Cristina-Enea Fundazioan "Las Patatas y Las Cosas. Lurpeko istorioak" (2011) eta "The End (Natura eta profeziak)" (2012) egitasmoen arduraduna izan da.
 
Oier Etxeberria (Azpeitia, 1974) es músico y artista visual. Ha sido miembro de Akauzazte y del proyecto Amatau TV, y entre sus exposiciones destacan: "Pure Data (Hamar)" (dentro del proyecto "Tratado de paz", 2013) y "LaLana" (en el centro Cultural Montehermoso, 2011). Ha sido codirector de proyectos como "Periferiak" (2007-2008) o "Hirugarren Belarria" (El tercer oído) (2010-2013). Responsable de proyectos expositivos como "Las Patatas y Las Cosas. Lurpeko Istorioak" (2011) y "The End (Naturaleza y Profecías)" (2012), en la Fundación Cristina Enea de Donostia-San Sebastián.
____________________

Rishin Singh
ek (Kuala Lumpur, 1985) tronboia/konposizioa/testua/instalazioa/performancea darabiltza musika minimal eta sentsuala egiteko. Berlinen bizi da egun eta Sydneyko "NOWnow Series & Festival" jaialdiaren zuzendarikidea ere bada. "Numbers descending" lana aurkeztuko digu Larraskiton. http://rishinsingh.com
 
Rishin Singh (Kuala Lumpur, 1985) usa trombón/composición/texto/instalación para hacer una música minimal y sensual. Actualmente vive en Berlín, y es codirector del festival "NOWnow Series & Festival" de Sydney. En Larraskito presentará el trabajo "Numbers descending". http://rishinsingh.com