Bi saiakera

Egilea: 
Argitaletxea: 
Zeromoon
Formatua: 
DOWNLOAD
Arto Artian Erreferentzia: 
AA116
Argitaratze-data : 
03/2007
Etiketak: 

Irrati eta landa grabaketak erabili ditu langai eta soinu iturri bakar gisara Tüsüri gipuzkoarrak bere lan berria osatzeko. Bi saiakera, izenak berak dion bezala, bi konposiziorekin osatutako egitasmoa da, 20 eta ia 9 minutukoak hurrenez hurren. Iraupen horrek ordeaz ez dio justizia egiten lanari, luzeagoa izan zitekeen eta, erraz, lasai.
Queriac eta Idhylio Ephokaren jarraipen gisara (badirudi trilogia antzeko bat osatzen dutela hiru lanek, eta izenburuek ere hala iradokitzen dute) heldu den grabaketa honetan, Tüsüriren soinuarekin lan egiteko moduak, metodoak, bere izaera osatuena, helduena erakusten digu. Iluna bezala definitu izan da gehienetan Errenteriakoaren musika, baina gero eta organikoagoa, beltza baino, marroi koloreko ñabardurez betea bihurtzen ari da. Alde batetik, Jim O’rourken hasierako zenbait lan gogora ekarriz (nagusiki Queria Arroy-en) eta irrati zaraten poetika elegantzia haundiz landuz, entzuterakoan Bi saiakera aberatsa bezain gozagarria suertatzen da.
Aspalditik errepikatuz gabiltza eta ez sobera oker, Tüsüriren lana gero eta kalitate haundiagokoa da, eta dudarik gabe lan hau orain arte egin duen ederrena.

Xabier Erkizia (Audiolab Blog)