Atanas akerstra

Egilea: 
Argitaletxea: 
Autoekoizpena
Formatua: 
CDR
Arto Artian Erreferentzia: 
AA005
Argitaratze-data : 
04/2006

Kontsumo masiborako produktu hutsal bihurtu aurretik,
 blues eta rockaren hastapenetako soinuak barnebizitzaren
 espresiobide zuzenerako iturri eta tresna dira.
 Primitiae Blues Espaezialea
 Rockaren aurrehistori bilutsiaz begiratu bat post-rock
 garaiotarako...

 

-beltza den zorionaren kolorea 3:24 akerstra: atanas + Xabier Erkizia, azken zaratak.
 -2331jesus 5:04 akerstra: atanas + Artxi Piel; gitarra + Bernice J. Reagon: ahotsa
 -kornelius kapitainak untxiari bluesaz galdetu zion (03) 1:25
 -kornelius kapitainak untxiari bluesaz galdetu zion (91) 3:03 
 -paxiera mozkorrak 2:53 akerstra: atanas + Xabier Erkizia, azken zaratak.
 -apo 2:06 
 -beltza dek zorionaren kolorea (II) 3:20 akerstra: atanas + Xabier Erkizia, azken zaratak.
 -hutsuneak (bukatzeko era bat) 1:03 akerstra: atanas + Xabier Erkizia, azken zaratak.

 

bihotz bihotzez; Xoxe el Negrori
  

 

aro berritan omen gara; presaka ekoitzitako produktua usteldu eta kirasten senti dezakegu muturren aurrean. Ahalik eta azkarrenaren aro gosetuak irentsiak izatekotan garen honetan, luxu eta plazer handia da niretzat akerstraren lehen lan hau aurkeztea.
 Grabaziorik zaharrena 1991koa izaki, azken 15 urteotan MATADEIXEn ontzen joandako Sasiproiektu honetako doinuak etzirelako berez inongo disketan ateratzeko jaio, egiten hutsaren plazeragatik baino, eta horregatik nagusi den Txoixomutur mentalitate merkantilistatik at somatu nahi dudalako beren majia.
 Garai berrietarako musika zaharra.

Atanas Akerstraren CDak 200 kopia ditu; Serigrafiaz egindako azala eta posterrarekin, banan bana eskuz eginak.
 Joxu Ixkurre eta Artelekuren laguntza estimatuarekin. Eskerrak eman nahi nizkieke baita bost urteko hiloba Maiderri eta Azpeitiko txolartekoei gailetekin laguntzeagatik.

Artxi Piel (autoa)k mastilla pelatzen du, ta Bernice J. Reagonek aingeruak bezala abesten du 02331 jesus kantuan. Azken zaratak: Xabier Erkizia.

atanas, 2006ko udaberrian

 

 

Kritikak: 

Akerstrak akerrak bezala jotzen du. Akerrak adarrak okerrak ditu. Akerra ikusi dugu baratzean jaten. Akerrak gordina jaten du. Akerrak ez du bizimodu egosia nahi; ez egosia eta ez erraza. Akerra ikusi dugu baratzean jotzen. Ez du musikarik egosten, ez errazten; ez du musika egosia jotzen. Hargatik da latza. Jendeak dio: "Akerstra? Puf! Latza!"
 Musikero zaharrek ere akerrak bezala jotzen dute. Hala esaten dute beaxek. Musika horren usaina ere akerrarena du: sendoa, bizia, sarkorra. Akerra askatasunaren eta katearen artean dago etzana. Akerra mendian katean lotua dago, baina askatasuna du sasia jateko, bazterrak sasiz garbitzeko. Musikak alferrik dauzkan sasiak jan nahi lituzke akerstrak. Sasirik gabeko musika jo nahi luke akerstrak. Ez da mandioko musika, ez ikuilukoa, ez azokakoa, ez aretokoa. Pendizeko musika da.
          (Ogrue)