[Astro Artian] Kontzertuak < Ainara Legardon

Submitted by aizmad on Ar, 06/10/2014 - 19:52
Data: 
Larunbata, Ekaina 14, 2014 - 20:00

Ainara LeGardon por Salome Saguillo 2.JPG

Foto: Salome Saguillo

 

Ainara LeGardon. Solo de improvisación libre. Se ruega escuchar y disfrutar.

Viajo con y dentro la voz. Muerdo el silencio, abro la boca y lo dejo ir.”

Performer, guitarrista, vocalista y compositora, lleva haciendo música más de dos décadas. Sus cuatro discos en solitario han sido alabados por la prensa especializada y son considerados como referentes en la escena independiente del estado. Durante estos años ha realizado giras por España, Francia, Italia, Bélgica, Holanda, Alemania y Estados Unidos. Activista de la filosofía “Do it yourself”, compagina la impartición de talleres y charlas en torno a la autogestión cultural con su proyecto musical personal, la creación de bandas sonoras y la improvisación (es miembro del dúo vocal Archipiel, del colectivo maDam, del quinteto de música experimental La Criatura y de la asociación Cruce: Arte y Pensamiento Contemporáneo).

Como improvisadora ha participado en diversas orquestas conducidas por músicos como Fred Frith, Josep María Balanyà, Agustí Fernández, Chefa Alonso, Markus Breuss, Barbara Meyer, Maggie Nicols y Terry Day, y trabajado e interpretado obras de figuras como Radu Malfatti y Michael Pisaro.

Desarrolla así mismo un trabajo en torno a la creación “site specific”, interactuando con los espacios donde interviene, su historia y condiciones acústicas. Aborda esta labor desde la improvisación libre, valiéndose de los recursos de su voz y su movimiento, combinándolos con las posibilidades que le ofrecen los propios espacios, y las texturas de distintos micrófonos y un eco de cinta analógico. Pastillas de contacto pegadas a su cuerpo, conectadas a varios amplificadores que se mueven con ella, crean sonoridades y acoples con los que la artista entabla un diálogo a tiempo real, orgánico y cambiante.

--

Ainara LeGardon. Bakarkako inprobisazio askea. Entzun eta gozatu, arren.

"Ahotsarekin eta ahotsaren barruan bidaiatzen dut. Isiltasunari kosk, ahoa zabaldu eta aldentzen uzten dut."

Performer, gitarra-jole, abeslari eta konposatzailea, bi hamarkada baino gehiago darama musika egiten. Bakarka argitaratu dituen lau diskoek prentsa espezializatuaren laudorioak bereganatu dituzte, eta estatuko eszena independenteko erreferentetzat hartu izan dituzte. Urte hauetan guztietan Espainia, Frantzia, Italia, Belgika, Holanda, Alemania eta Estatu Batuetatik egin ditu birak. Bakarkako egitasmo musikalaz gain, "Do it yourself" filosofiaren aktibista honek kultur-autogestioari buruzko tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu. Soinu-bandak ere egiten ditu eta inprobisazioa lantzen du (Archipiel ahots-bikoteko kidea da, maDam kolektibokoa, La Criatura musika esperimentaleko boskotekoa eta
Cruce: Arte y Pensamiento Contemporáneo elkartekoa).

Inprobisatzaile gisa, Fred Frith, Josep María Balanyà, Agustí Fernández, Chefa Alonso, Markus Breuss, Barbara Meyer, Maggie Nicols eta Terry Dayk gidatutako orkestretan aritu izan da, eta Radu Malfatti eta Michael Pisaroren mailako artisten lanak interpretatu ditu.

"Site specific" izeneko sorkuntzaren inguruko lana ere egiten du, aritzen den espazioekiko elkarreraginez, historia eta baldintza akustikoak aintzat hartuz. Inbrobisazio asketik ekiten dio lan horri, ahotsaz eta mugimenduaz baliatuz, espazioek ematen dituzten aukerekin konbinatuz, eta zenbait mikrofono eta zintako oihartzun analogiko baten testurak gehituz. Gorputzari itsatsitako kontaktu-pastillek, soinean daramatzan anplifikadore batzuetara konektatuta, akopleak eta sonoritateak sortzen dituzte, eta artista elkarrizketan hasten da haiekin, denbora errealean; elkarrizketa organiko eta aldakor batean.

Ainara LeGardon @ Off_Herzios 18.01.2014 from Audiotalaia on Vimeo.

www.ainaralegardon.com