Alfredo Costa Monteiro Azkuna Zentroan

Submitted by oieria on La, 05/02/2015 - 12:02
Data: 
Asteartea, Maiatza 5, 2015 - 19:00 -tik 21:00 -ra

Soinu-artista hau Porton (Portugal) jaio zen 1964an. Eskultura eta instalazioa ikasi zituen Parisko Arte Ederretako Eskolan, Christian Boltanskirekin. 90eko hamarkadaren hasieratik aurrera, soinua landu du gehienbat, konposizio- edo instalazio-formatuan. Hona zein diren bere lanaren ezaugarri nagusiak: lowfi izaera, prozesu ezegonkor, keinu eta material soilekiko interesa, eta objektuak tresna gisa manipulatzea. 1998tik 2006ra bitartean espai 22a taldeko kidea izan zen, eta 2001etik 2006ra, berriz, IBA col.lectiu d'improvisació taldean izan zen. Irakasle-lanetan, toki hauetan egin ditu tailerrak, besteak beste: Hangar (Bartzelona), ESDI (Bartzelona), Janácek Academy of Music and Performing Arts (Brno, Txekiar Errepublika), Arteleku (Donostia), Arte Ederren Fakultatea (Pontevedra), ESAD (Caldas da Rainha, Portugal) eta Crossroads during John Cage's Year (Lublin, Polonia). Artista gisa, Europan, Kanadan eta Japonian erakutsi du bere lana.

Sarrera dohainik, leku guztiak bete arte (55 lagun). Jaso gonbidapena Infopuntuan (informazio-gunean).

_______________________

Artista sonoro nacido en Oporto (Portugal) en 1964. Estudió escultura e instalación en la escuela de Bellas Artes de París con Christian Boltanski. Desde principios de la década de los 90 trabaja principalmente con sonido, en formato de composición o instalación. Las principales características de su trabajo son el carácter lowfi, el interés por los procesos inestables, los gestos y los materiales simples y la manipulación de objetos como instrumentos. Desde 1998 a 2006 fue miembro del colectivo espai 22a, y de 2001 a 2006 fue miembro de IBA col.lectiu d'improvisació. Como docente, ha impartido talleres en Hangar (Barcelona), ESDI (Barcelona), Janácek Academy of Music and Performing Arts (Brno, República Checa), Arteleku (Donostia), Facultad de Bellas Artes (Pontevedra), ESAD (Caldas da Rainha, Portugal) y Crossroads during John Cage's Year (Lublin, Polonia), entre otros. Como artista, ha mostrado su trabajo a lo largo de Europa, Canadá y Japón.

Entrada libre hasta completar aforo (55 personas). Recoger invitación en Infopuntua (punto de información).